Ostirala, 03 de otsaila de 2006
Cuatro katearen kamarak estatu osoa arakatuko dute, emakume eta gizon perfektua aurkitzeko asmoz. Bi pertsona perfektu hauek “Superhuman” programaren irabazleak izango dira. Fábrica Visual-ek produzitutako programa honek, proposamen ikaragarri baten inguruan arituko da: estatu espainolean, ezugarri fisiko eta intelektual hoberenak dituen gizon-emakumea aurkitzea. Asteburu honetan, Bilbon egongo dira lehenengo aukeraketa frogak. Larunbata eta igandean (otsailak 5 eta 6), 10:00etan Superhumanerako kandidatoak Zorrozako polikiroldegian bilduko dira.

Olaia Saralegi
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (1) | Referencias (0)
Ostirala, 03 de otsaila de 2006
Olga Viza kazetariak La Sexta telebista berrira sartu da, matxoaren amiaeran edo apirilaren hasieran frogetan emititzen hasiko den kate honen komunikatuak esan zuen bezala. Komunikatu honen arabera: “será uno de los referentes profesionales de la nueva cadena, junto con Emilio Aragón, presidente de la compañia, que estará en la pantalla con un novedoso formato de humor”.

Olaia Saralegi
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Asteazkena, 01 de otsaila de 2006
Atzoko gaua ahaztezina izango da Cuatro-ko arduradunentzat. Hiru hilabete beteko dituen kate berri honek, bart daturik hoberenetarikoak lortu zituen AEBko House telesailarekin (%10eko sharea pasatu zuen, eta kontutan izan behar dugu katearen bataz-bestekoa %5aren inguruan dagoela). Baina House ez zen izan “arrakasta” izan zuen programa bakarra, beste aldetik, Cuatro-n ere, Eva Hache-k bere “late-night”ekin %11.3a lortu zuen. TVE1-ren gainetik egon zen, hauek Urgencias emititu zuten ordu berberean eta %9.7a izan zuten.
Horrez gain, atzo gauean Buenafuentek bere programaren ahultasuna aldarrikatu zuen, soilik Noche Hache baino 5 puntu gehiago bereganatuz. Gainera, Antena3 ez zuen sorte ona izan “prime-time”-ean ere, A tortas con la vida telesaila %15.7arekin konformatu behar izan zen eta.
Hala ere, gau eta egun osoko garailea suertatu zen katea Tele5 izan zen, El Comisario telesailarekin “prime-time”-ean (%25.5a). Atzoko datu hauek kate berriaren goraldia markatuko du ala soilik egun bakarreko sortea izan da? galdera honi erantzuteko aste batzuk itxaron behar izango ditugu.
David Hillera
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Astelehena, 30 de urtarrila de 2006
El correo egunkariko irakurleek zorionez daude egunerokoan parte har dezaketelako. Enlace izena du eta egunkariko orrialdetan idazteko aukera luzatzen du. Nahi duenak gai baten inguruko iritzia idatz dezake, zine kritika bat egin, argazki bat sinatu edo errepotai baten protagonista izan.
Dibertsioa eta emozioa dira eskaintzen diren sariak, eta batez ere, egunkarian parte hartu ahal izana. Egunkarirako idatzi nahi baldin baduzue, hona hemen esteka:
http://www-elcorreodigital.com
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Astelehena, 30 de urtarrila de 2006
Cuatro kateak bere programazioa eraberritzen jarraitzen du eta oraingoan konkurtso berri bat ekarri dute. Iraupena 30 minutukoa izango da gutxi-gorabehera eta aurkezlea Luis Larrodera izango da (un, dos, tres… saioko azkenengo aurkezlea).
Parte hartzen dutenek kotxe bat izango dute sari nagusi moduan eta bidean dena gal dezakete erantzun posible bat baino gehiagoko galdera bat txarto erantzunez gero. Gainera, ikusleek etxetik parte hartu ahal izango dute euren memoria eta gaitasunak proban jarriz.
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Igandea, 29 de urtarrila de 2006
Once erakundeak Tiflos sariak banatuko ditu aurten ere.
Kazetaritzaren eremuari heltzen dio konkurtso honek eta ezarri den gaia gizarteratzea izan da.
Lanak, 2005.en urte osoan zehar bidal zitezkeen eta oztopo bakarra erdaraz bidali behar izatean zen. Lau euskarri amititu ziren: prentsa idatzia, irratia, telebista eta kazetaritza digitala.
Lanan balore batzuk azaleratu behar ziren, baina gai printzipalena oztopoen mugak gainditzea zen, fisikoki zein mentalki. Gizarteak horren kontzientzia hartu behar zuen.
2006ko urtarrilaren amaieran irabazleen lanak hautatzen hasi dira ondoren izenak ezagutzera emateko.
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Igandea, 29 de urtarrila de 2006
Kazetaritza sari honek helburu nagusi bat dauka: iberoamerikar herrialdeetako kazetarien lana ezagutaraztea. Talde honetan ipar-amerikako espainiar-hiztunak sartu beharko genituzkeere.
Sari bat banatzen dute urtero, eta 2005.en urtean argazkigintza eta testuen esparruak hartu ziren. Bestalde, arlo honetako izen handi baten bizitzari buruzko homenaia ere onartu zen.
Saria nahiko erakargarria da, 25 000 $ eta Monterrey-rainoko (Mexiko) bidaia. Sorte hona opa diegu aurkeztutako guztiei.
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Igandea, 29 de urtarrila de 2006
Atzo, urtarrilak 27, arratsaldeko 19.00etan hasi zen lanean irrati berri hau. Interneten bidez gauzatzen du bere emisioa eta Euskal Herriko 7 lurraldeetan entzun daiteke dagoeneko.
Kale Gorritik izena du goizaldean emititzen den saioa; 9.00etatik 10.00etara dago entzungai Magazina. Euskal Herriarentzat hitz egingo duen Euskal Irrati berria da eta salto handiena emateko asmoz, bi hilabeteko epean satelite bidezko emisioa bermatuko du. Atzoko saioa aurkezpena izanda ere, egunerokotasuna jorratuko du gaurtik aurrera.
Iñaki Altuna izan zen aurkezpenaren protagonista eta hainbat hedabideetako kideak bertan izan ziren, EKHE edo Bordagain enpresakoek adibidez.
Zazpi egun, zazpi herrialde. Info7.com. Zure ahotsa! lemapean sortu da irratiaren iragarkia. Kazetaritza digitaleko euskarrian luzatutako Irrati berri hau entzun nahi izatekotan , hona hemen helbidea, ea zer deritzozuen:
www.info7.com
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Komunikabideak | Comentarios (0) | Referencias (0)
Larunbata, 28 de urtarrila de 2006
Jakitunen aburuz mehatxatuta dauden animalia eta landare basatien zifrak gorantz egiten du. Egoera guk uste duguna baino larriagoa da, 7.266 animalia espezie eta 8.323 landare arriskuan daude.
Azken 20 urteetan 15 espezie desagertu egin dira eta beste 12 soilik gatibutasunean bizirik diraute, beharbada egoera hau sofritzen duen animalia ezagunenaren kasua hartz pandarena da. Desagerpen tasak milagatik biderkatu egin dira azken hamarkadetan eta guk ez dugu ezer egiten hondamendia geldiarazteko... “zerrenda gorrian” aurkitzen diren gehienak ugaztunen eta urlehortarren familiei dagokiete; gainontzekoak landare basatiak dira. Pasadan urteko zerrenda gorriak 12.259 espezie biltzen zituen, aurtengoak, 15.589. Atera itzazue kontuak zeuok...
Itsas-dortokak eta lehoinabar zuriek euren geroa beltz dakusate; izan ere, euren bizilekua murriztuz doa eta elikagai iturriak desagertzen ari dira atzera buelta barik. Beste batzuk jarraituak dira ostean ehizatuak izateko. Piriniotako hartz kopuruak izugarri egin du beherantz eta Afrikako gorilek beldurra pizten dutenez gero, akabatuak izatera zigortuak daude.
Espezie guzti hauentzat, lehen mailako mehatxuak habitat naturalaren galketa, espezie berrien barneraketa eta aldaketa klimatikoa dira. Neurriak hartzen ez badira seigarren desagerpen handiaren ateetan egongo ginateke eta azkenekoa duela 438 miloi urte izan bazen, ez didazue ukatuko gizakiak zerbait txarto egiten ari dela, ezta?
Gaur egun, mundu mailan, galdu beharko zitezkeen baino 1.000 eta 10.000 espezie gehiago galtzen dira. Dauden desagerpenak epaitzen jarrai dezakegu edo irtenbidea martxan jar genezake. Geure portaeraren aldaketa txiki batek milaka espezieren biziraupena ekar lezake...
(iturria:eustat)
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Orokorra | Comentarios (0) | Referencias (0)
Larunbata, 28 de urtarrila de 2006
Punkamine taldea ostazen duten lau zoroen izenak hauexek dira: Asel, Maci, Jonu eta Jorge. Euskal musikaren esparruan hasi berriak dira eta euren kanten letrek asko dute munduari ezagutzeko. Sorte ona opa diegu.
1. Nola erabakitzen du euskarazko irakasle batek punk talde bateko abeslaria izan nahi duela?
Asel: hori erabaki nuen irakaslea izan baino askoz lehenago. 15 urterekin guztiei txapa itzela ematen nien, gelako leihoa ireki eta oihukatuz abesten nituen “Eskorbuto”, “La Polla”... taldeetako abestiak patio guztia martirizatuz. Erratzaren makila hartuta saltoka ematen nituen orduak logelan. Irakasle baino lehenago punka nintzen. Baina ez nekienez musika egiten, asmo batean geratzen zen beti. Azkenean atera da eta ez dakit zein den istripua irakaslea izatea ala bestea!
2. Noiz Sortu zenuten taldea?
Asel: joan den urteko uda urretik hasi ginen.
Maci: hilabete batzuk daramat Punkaminerekin, urte honen hasieratik, alegia.
3. Aldez aurretik elkar ezagutzen zenuten?
Asel: bai. Maci ezagutzen dut duela 3 urte beste talde bat egiten saiatzerakoan. Jonu (bajujolea) ere, nirekin ikasi zuen filologia. Eta orain arte lehengusua, Gaizka, geneukan baina taldea utzi egin du.
Maci: Jonu ezagutzen nuen lagun batzuen koadrilakoa delako.
4. Zein izan zen taldea sortzearen helburua?
Asel: denbora pasa izan zen hasieran, ideia nagusia euskaraz punk egitea zen. Gaueko elkarrizketetan ateratzen diren ideia zoro eta betetzen ez diren horietakoa. Maci: gaztarotik punka gogoko dut, zainetan daramat eta ametsa errealitate bihurtu dut.
5. Nondik eta zer dela eta “Punkamine” izena?
Asel: sortu zen Jonu eta bien arteko elkarrizketa baten ostean. Autoan gindoazela Jonuk proposatu zuen “Nostalgia Punk” baina abestiak euskaraz zirenez, izena ere euskaraz jarri behar, orduan neuri bururatu zitzaidan hitz jokoa “Herri mine “ egiten den lez ba “Punakamine”, gainera jokoa ematen zuen gero taldearen logoa diseinatzerakoan.
6. Bazenuten lehendik esperientziarik musikaren munduan?
Asel: Maci eta Jonurekin beste saio bat egin nuen. Jonu eta Jorge proiektu desberdinetan egon dira. Adibidez, Jonuk bere abestiak konposatu eta estilo desberdinak landu ditu merkatura disko bat ateraz.
Maci: beste talde batean bateria eta gitarra jotzen ditut. Talde horren estiloa gogorragoa da.
7. Nork arduratzen da abestien letrak idazten?
Maci: letra batzuk Jonuk idatzitakoak dira eta besteak Jonuk beste talde batzuekin eginikoak, guk berreskuratu egin ditugu.
8. Zeri buruz hitz egiten dute abestiek?
Asel: gure letrek hitz egiten dute gustatzen zaizkigun eta ez zaizkigun gauzei buruz. Adibidez, japonieraz dagoena da gustatzen zaizkigun gauzei buruz (barreak). Ironikoak eta kritikoak izaten saiatzen gara geure errealitatearekin, inoiz ez alderdi bati lotuta, gustatzen zait egurra banatzea norabide guztietan eta guztiontzako. Arduratzen gaituena ere islatzen dugu.
9. Noiz kaleratuko duzue zeuen lehenengo diskoa?
Asel: doiskografia batekin ez dugu egin nahi kontraturik, nahiago dugu autogestio baten bidez kopiak egitea lagunentzat, interneten gaude prestatzen geure web gunea nahi duenak dohain jaitsi ditzan.
Maci: Uste dut urtarrilaren amaierarako, urte erdirako gutxi gorabehera eginda egongo dela.
10. Zaila al da leku bat egitea euskal musikaren esparruan?
Asel: oraindik ez gara saiatu! Seguruenik bai , zaila, gaur egun talde pilo bat dago, musika estilo asko... eta izen bat edukitzea zaila da. Ez gaitu arduratzen, ez dut uste geure lana utziko dugunik musikari esker (barreak)!
Maci: talde honekin hobeto nago, bestearekin “blaack metal” egiten dut, hau errazagoa da ezagutaraztera eramateko. Baina “hobby”-a da, lehenengoa gauza da ondo pasatzea!
11. Lana egiten duzuenez, zaila izaten al da entsailuetarako datak topatzea?
Asel: bai, ez da lan erraza. Maziri gehiago kostatzen zaio bi data ipini behar dituelako. Gainera toki desberdinetan bizi gara eta egoera zailagotzen da, baina gogoak dauzkagunez batu egiten gara; deskarga bat da, lokalean sartu eta estresak kentzea.
Maci: bai, neure kasuan pixka zaila da, lanarekin eta bi taldeekin... baina beti ateratzen dut denbora tartetxo bat...
12. Nola dakusazue euskal taldeen egoera merkatuari begira?
Asel: Euskal Herrian zirkuitu moduko bat sortu da talde batzuk sartu direlarik, ibilaldiaren kasu, askotan konformatzen gara eta gure zilborrari begira pentsatzen dugu hemen jendea datorrenez eginda dagoela guztia eta ez bazara sartzen zirkuiko horretan ematen du ez duzula arrakastarik. Badaude kalitate handiko taldeak, euren kabuz ibilitakoak, atera dira atzerrira, “Negu Gorriak” bere garaian, orain “Betagarri” japoniara... Kalitatea egon badago gertatzen dena da talde guztiek maila berean egon nahi baldin badute guztiontzat tokia ez dagoela.
Maci: ba bai, badaude atzerrian jo duten taldeak ere, talde handiak. Baina ez da ahaztu behar euskaraz egiteak oztopoak jartzen dituela mugetatik kanpo.
13. Zeuen taldeko publizitaterik egiten duzue laguntza moduan?
Asel: momentuz egin dugun gauza bakarra kamisetak izan dira, hasieran saltzen genituen baina azkenean guztiak oparitzen bukatu dugu. Ez dakit ezta gastatutakoa berreskuratu dugun!
Maci: asko mugitzen ari gara talde gaztea garen arren. Horrek ezagutaraztera ematen gaitu eta hasteko ez da bide makala.
14. Baduzue kontzertu baten bateko anekdotarik?
Maci:oraindik kontzertu gutxi eman ditugu baina “San Miguel”eko jaietan jo genuenean, Basaurin, bi ume hurbildu zitzaigun galdetuz ea “Pozo Septico” noiz joko zuen eta kexaka urretik joko zuten mongoloetaz. Orduan barren artean esan genien geu ginela mongolo haiek eta umeek guztiz lotsaturik alde egin zuten! Handik aurrera, geure artean, brometan sarri esan ohi dugu geure taldearen izena “The Mongols” dela “Punkamine” beharrean!
Talde honi buruzko datu gehiago lortzeko: http://www.punkamine.org
Ianire Renobales
Por: David Hillera, Olaia Saralegi eta Ianire Renobales | Elkarrizketak | Comentarios (0) | Referencias (0)